Modernoa
ERP batzuk hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan jaio ziren, eta oinarri baten gainean garatuz joan dira, baina arrastaka dabiltza jada zaharkituta dauden teknologien zama gainean daramatela. Haien aldean, Odoo XXI. mendean jaio da, eta egungo teknologia darabil, tabletetan, mugikorretan eta edozein gailutan eskuragarri dagoena; horregatik, edozein Android gailutan dago eroso, eta programa gehigarririk edo adabakirik gabe funtzionatzen du, baita iOSekin eta, jakina, Windowsekin ere. Zure ERPn "Drag and drop"en bezala posible ez diren hainbat ekintza egunez egun egin ditzakezu Odoon: hala nola, egutegi-ikuspegiak, zutabeka ordenatzea, edozein eremu eta edukiren arabera bilatzea, informazioa multzokatzea, Excelera esportatzea, informazioa modu grafikoan ikustea edo emailak jatorrizko aplikazioetatik bidaltzea.