Datuen analisia

Ekonomia honetan (gero eta globalagoa eta dinamikoagoa), beharrezkoa da enpresek tresna egokiak edukitzea beren milioika datu informazio bihurtzeko, eta horrela erabaki egokienak hartu ahal izateko.

Mercanzaren eskutik (Qlik-en elitezko partnerra), Binovok Qlik View eta Qlik Sense soluzioak saldu eta inplementatzen ditu, Mercanzak zorrotz gainbegiratuta, berak zaintzen baitu BI (Business Intelligence) arloko soluzioen kalitatea.

Qlik Sense —Qliken soluziorik modernoena eta aurreratuena— negozio-inteligentziako softwarea da; datu-jatorri askotara konektatzen da (ERP, datu-baseak, kalkulu-orriak, fitxategi lauak, taulak eta web-orriak, sare sozialak...), eta guztietan dagoen informazioa modu grafikoan bateratzen du, zuk nahi duzun moduan eta nahi duzun bezala.

Orrialde honetara iritsi bazara, zera gerta daiteke:

BINOVOK PRODUKTU HOAU HAMABOST EGUNEAN PROBATZEKO AUKERA EMATEN DIZU, ETA ONDOREN ERABAKIKO DUZU PRODUKTUA ZURE EGIN EDO ITZULI

Egin klik zure probaldia eskatzeko, edo deitu gehiago jakiteko

Enpresako zein arlotan lagun dezake?

Guzti-guztietan: salmentak, erosketak, ekoizpena, giza baliabideak, kalitatea, kontabilitatea eta finantzak... informazioa ustiatzeko beharra dagoenean, Qlik Sensek balio handia eransten du eta kostuak murrizten ditu.

Noiz behar da Qlik Sense?

Informazioa datu-jatorri batean edo gehiagotan dagoenean eta batera aztertu nahi denean. ERPtik migratzen ari denean, bi sistemetako informazioa uztartu ahal izateko eta historikoak ez galtzeko. Datuak pikatu, eraldatu, transkribatu eta/edo egiaztatzeko denbora asko galtzen duten enpresetan. Zuzendari eta erdi-mailako agintari kualifikatuak dituzten enpresetan. Gertatuko denari aurrea hartuta, erabakiak hartu nahi dituzten enpresetan (analisi aurreikuslea); eta, laburbilduz, edozein enpresa dinamikotan.

Zerk bereizten du lehiakideengandik?

Kontu askok: datuen erabilera- eta modelatze-erraztasuna, kualifikaziorik gabeko edozein erabiltzaile bere grafikoak egiteko gai izatea morroi baten bidez,% 100eko web-teknologia, plataforma anitzeko gaitasuna, martxan jartze azkarra, OLAP kuboekin lan ez egitea, edozein jatorritako datuetarako konexioa, prezio lehiakorra eta askoz ere abantaila gehiago... Horrek guztiak, urtez urte, BI arloko tresnen buru bera izatea eragiten du.