Sistema informatikoen administrazioa.

Sistema eta azpiegitura sendo baten bila bazabiltza —gailu guztiak, mahaigaina, sakelakoak, zerbitzariak, sareak... dena integratuta—, gu geu bilatzen gaituzu.

Fronte guztietan egiten dugu lan. Softwarea eta hardwarea. Analisia eta aholkularitza. Aholkularitza-zerbitzua eta prestakuntza.

Dena batean, era guztietako proiektuetarako.

Orrialde honetara iritsi bazara, arazo hauetakoren bat duzu:

Azpiegitura informatiko seguru, fidagarri, moderno eta mugikorra behar dut.

Binovo soluzioak ▼

Administratutako zerbitzuak

Binovoren zerbitzuek kudeatu eta integratuek lasaitasuna ematen dizute IT azpiegitura osoan: mahaigainetatik hasita, gailu mugikor, zerbitzari, sare, segurtasun, komunikazio-sistema eta hodeiko zerbitzuetaraino (cloud).
Zure ITko langileekin batera lan egin dezakegu, bilakaera teknologiko iraunkorra ahalbidetzen duten IT guztietan administrazio-lanak eginez, aholkatuz eta lagunduz.

Zerbitzu profesionalak

Zure negoziorako dituzun beharrak ebaluatzen lagunduko dizugu, ahalik eta efizientzia eta emaitzarik onenak lortzea ahalbidetuko duten konponbideak inplementatzeko. Proiektu espezifikoak izan daitezke, hala nola birtualizazio-plataforma baten migrazioa (VMWare-tik Proxmox-era), hodeira migratzea, azpiegitura oso bat abian jartzea, eskuragarritasun handiko azpiegitura, sareak, segurtasuna, zerbitzariak, WiFi puntuak... Betiere zerbitzu-maila altuena emanda.

Erosketa aholkatua

Binovok zerbitzu aholku-emailea eskaintzen dizu hardwarea eta softwarea eskuratzeko, bezeroaren beharrizan funtzionalei eta erabilera-premiei soilik erreparatuta. Halaber, enpresetan teknologia berriak sartzea errazten dugu, finantza-plan pertsonalen, leasingaren, errentamenduaren edo maileguen bidez.

Monitorizazioa

Adierazle kritikoak kontrolatuta edukitzeak aukera ematen digu kostuak gutxitzeko eta azpiegitura modu mailakatuan hazteko, behar dugun espazioa aurreikusteko, memoria handitzeko edo, besterik gabe, gaindimentsionamenduak detektatzeko. Prebentzio-zerbitzuak errealitate bat dira eta geratzeko iritsi dira.

Segurtasuna

Azpiegitura teknologikoa segurtatzea, birus, zizare eta troiarren aurka, baita datu-lapurreten edo -bahiketen aurka ere.

- Firewall Pfsense (https://www.pfsense.org/), sartzen eta irteten den trafikoa monitorizatzen dugu. Trafikoa blokeatzeko segurtasun-arauak sortzen ditugu.
- Elkarbackup (https://www.elkarbackup.org/), datuetarako segurtasun-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Badakigu zein garrantzitsua den automatizatzea eta segurtasun-kopiak egitea.

Birtualizazioa

Proxmox: enpresak birtualizatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Web-interfaze baten bidez erraz administra ditzakezu makina birtualak eta edukiontziak, biltegiratzea, eskuragarritasun handiko multzokatzea eta beste hainbat tresna.

Cloud zerbitzu malguak

Hodeiko zerbitzu-sorta zabala eskaintzen dugu:

- GSuite, GMail, Drive, Calendar...
- Babeskopiak hodeian.
- ERP Odoo cloud.
- Cloud zerbitzariak alokatzea eta erostea.
- Cloud zerbitzariak administratzea.
- BOX (https://www.box.com/), partekatu eta administratu zure edukiak edonon, edonoiz eta edonorekin zaudela ere.

VoIP telefonia

Komunikazio-plataforma bateratuak instalatzeko eta administratzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu.