Lehenik eta behin, jakin beharko zenuke bezero bakoitza bakarra dela: ideia, beharrizan, espektatiba eta esperientzia desberdinez betea. Binovon bat gatoz zurekin laguntza- eta mantentze-zerbitzuak bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitu behar direlakoan.
Zer da mantentze-zerbitzua?
Mantentze-zerbitzua ordaintzeak eskubidea ematen dizu fabrikatzaileak produktu batean denboran zehar egin eta egiten dituen hobekuntzez baliatzeko; hala, produktuan bug-ak aurkitu edo hobekuntzak egin heinean, hobekuntza eta zuzenketa horiek produktua eguneratzen dute, eta horrek produktuaren sendotasuna areagotzen du. Mantentze hori ordaintzeagatik, beraz, eskubidea duzu zeure produktua eguneratzeko eta hobekuntza horien onuradun izateko.
Zer da laguntza-zerbitzua?
Zure egunerokotasunean, galdera berriak sor dakizkizuke zure software-produktuari buruz, nola funtzionatzen duen, nola egin zenezakeen zerbait, zer egin daitekeen... eta orduan behar duzu software hori bikain ezagutzen duen norbaitek erantzun eta aholkatu diezazun. Laguntza-zerbitzu bat ordainduta, aholkulari hori behartuta dago zu artatzera, aurrez biok adostutako baldintzetan eta ordutegian.
Zeure esku dago erabakia:
- Mantentze- edo laguntza-kuotarik ez ordaintzea (fabrikatzaileak hala eskatzen duen produktuetan izan ezik). Aukera horren bidez, Binovori laguntza eska diezaiokezu, X €+ BEZ prezioan zerbitzu-ordu bakoitzeko, lehentasunezko laguntzarik gabe; adibidez, intzidentziak ezin dira mailakatu (presakoa +-), ez baitago lotura zuzenik Binovorekin.
- Ordukako laguntza-sortak aurrez ordaintzea; horrela, bezeroak urtebeteko epean erabili ahal izango ditu, eskuratzen dituen egunetik hasita. Modalitate horrek aukera ematen du Binovorekin lotura izateko; beraz, intzidentziak eskala daitezke (presakoa +-), eta lehentasuna ematen zaie beste batzuen aurretik.
- Mantentze- eta laguntza-kuota ordaintzea. Modalitate hau azpiegituran eta softwarean prebentzio- eta zuzenketa-ekintzak sartu nahi dituzten bezeroekin lotuta dago. Kuota, batez ere, prebentzioari lotutako zenbatekoari dagokio, horri ordu-sorta bat gehituta, hilero fakturatzen dena. Orduak erabili ezean, metatu egiten dira. Modalitate honek, aurrekoak bezala, Binovorekin lotura izateko aukera ematen du; beraz, intzidentziak mailaka daitezke (presakoa +-), eta lehentasuna ematen zaie beste batzuen aurretik. Honelakoak gara, gardenak; hau da gure lan-filosofia da, eta merkatuak bermatu egiten gaitu.