Esperientzia. Argitasuna. Etika.

Binovo esperientzia ezaguna da, bere gardentasunagatik, etika profesionalagatik eta sektorean duen esperientzia luzeagatik. Guk Odoo inplementatzeko pakete global bat eskaintzen dizugu, zeinak askatuko zaituen hainbat solaskiderekin interakzioa eduki behar izatetik.
 
Dei iezaguzu konpromisorik gabe, informatzeko eta elkar ezagutzeko. Aurkezpen pertsonalizatua eskaintzen dizugu, Odoon dugun ahalmen guztia erakusteko. Ikusiko duzu nola egiten dugun lan. Gure teknikariak ezagutuko dituzu. Odoo ezagutuko duzu.

Ezagut gaitzazu!

Zurekin lan egingo duten pertsonek 15 urteko baino gehiagoko esperientzia dute ERPekin eta, beraz, hainbat sektoreren inplementazioak bizi izan dituzte; zure hizkuntza eta zure negozioaren berezitasunak ezagutzen eta ulertzen dituzte. Horregatik, oso erraza izango zaizu haiekin komunikatzea eta elkar ulertzea.

Zerbait ezinezkoa bada, edo ezin badugu egin, ezinezkoa dela esango dizugu; guk zintzotasuna eta gardentasuna lehenesten ditugu.

Teknikoki ia dena da posible; beraz, zeuk erabakiko duzu nolako aurrekontua duzun edo zenbat inbertitu nahi duzun zure erakundea hobetzeko prozesuetan.

Zerbitzu integrala

Gainera, Binovok zerbitzu integrala eskaintzen du Odoo zurean inplementatzeko orduan. Ahaztu arazoak eta inorekin "borrokatzea"z.

  • Hardwarea eta komunikazioak
  • Babeskopiak
  • Cloud ostatua
  • Odoo eta beraren datu-baseak instalatzea
  • Zure Odoo proiektuaren analisia eta aholkularitza-zerbitzua
  • Odoori buruzko prestakuntza eta dokumentazioa
  • Garapenak Odoorentzat
  • Zure lehengo ERPko datuak Odoora lekualdatzen ditugu.
  • On-line prestakuntza-plataforma
  • Proiektu osoaren finantzaketa interesik gabe