Erraza. Librea. Moldagarria.

Odoo softwarea zure enpresara egokitzen da, ez ditu bere funtzionalitateak bertsio konplexuekin mugatzen, zure enpresa txikia, ertaina edo handia den kontuan hartuta. Odoo mota guztietako enpresek erabiltzen dute: txiki eta ertainek zein multinazional handiek; horregatik, hazi ahala ez duzu zertan ERP zeure neurrira aldatu. Odoo prest dago, dagoeneko, edozein enpresa-motatarako.

Lan-komunitatea

Odoo softwarea ez du enpresa bakar batek garatu. Odoo ideia batetik abiatu zen, pertsona batzuen lanetik; eta, denbora aurrera joan ahala, mundu osoko beste enpresa askok —Binovo, kasu— egokitu, hobetu eta funtzionalitateak zein gaitasunak zabaldu dituzte komunitatean, produktua gero eta handiagoa eta osoagoa izan dadin, munduko edozein tokitako edozein enpresaren beharrak ase ditzan. Gaur egun, soilik Espainian 40 enpresa inplementatzailek osatutako komunitatea dago, eta munduan 5.400 baino gehiago dira. Imajina ezazu nolako esperientzia eta ezagutzak dituen inplementatuta tresna horrek, eta imajinatu zenbat eta nolakoak gehituko zaizkion etorkizunean.

Open source

Odoo software librea da, baina ez dezagun sofware librea "doan" hitzarekin nahastu. Egia da, lizentziamendurik ez duenez gero, ez dela ordaintzen produktuagatik; honek esan nahi du "trebea" bazara Odoo deskarga, instala eta erabil dezakezula, euro bakar bat ere ordaintzeke. Haatik, egia ere bada profesionalen laguntza beharko duzula produktuan trebatzeko, ulertzeko zer berezitasun behar dituzun, horiek garatzeko eta Odoorekin behar bezala lan egiten ari zarela ikuskatzeko... Horixe egiten dugu Odoo inplementatzen dugun enpresok, Binovok kasu. Zerbitzu horiek guztiak eta Odoorekin, lotutako beste asko eskaintzen ditugu: gure zerbitzarietan instalatu edo kokatu, edo zerbitzari berri bat erosi zure enpresarentzat, Odoo bertan instalatzeko, besteak beste.