“Zorioneko gaude, Binovok 10 urte bete ditu”
10 urte. Urterik zailenetan hasi ginen, gure inguruko enpresek krisiaren erasoak jasaten zituzten urte zailetan.
Urte zailak bazetozen ere, hiru ekintzailek Binovoren proiektua martxan jartzea erabaki zuten. 10 urteren ondoren, enpresak eboluzionatu egin du, merkatuari balio-proposamen berriak ekartzearen alde eginez; gaur egun, esan dezakegu horretan jarraitzen dugula, eta seguru gaude urte luzez jarraituko dugula.
Duela urte batzuk, ekidin ezineko galdera bat egiten ziguten, edonon: zergatik ekin diozue orain, honen egoera ekonomiko txarrean? Benetan, perspektibaz begiratuta, eskuak burura eraman eta geure buruari galdetzen diogu nola sartu ginen abentura honetan. Hau ez da ekintzailetzari buruzko eztabaida hasteko unea eta lekua, baina norbaitek zioen bi ekintzaile-mota daudela: beharragatik aritzen direnak, eta oraindik deskubritzeke dauden arrazoiengatik aritzen direnak. Binovo deskubritzeko dauden elementu horiengatik eta eromenaren ondorioz jaio zen. Bai. Erabateko irmotasunez esaten dugu. Erokeria iragankorrak hainbat oztopo arrazional kentzeko aukera eman zigun, inguruko ohiko zoritxar-igarleei jaramonik ez egiteko aukera.
Esaldi honek oso ondo definitzen gaitu:
Lan gogorreko 10 urte hauetan, gauza asko eta pertsona asko eskertu behar ditugu: langileak, bezeroak, hornitzaileak, laguntzaileak, erakunde publikoak... bihotz-bihotzez eskertzen diegu proiektu honetan izan dituzten inplikazioa eta konpromisoa. Elkarrekin, eta soilik elkarrekin, egin ahal izango ditugu erokeriak, hamarkada asko ospatu ahal izan ditzagun sortzen zaizkigun zurrunbilo eta krisi guztien gainetik.
10 urteotan, gauza asko aldatu dira: irtenbide berriak, erronka berriak, eta webgune berria. Bai, jaun-andreok, irudi korporatibo berri bat dugu, sinpleagoa eta zuzenagoa, zeinak komunikazioa modu esanguratsuan hobetuko baitu.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!